XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi den, guti iraun zuen direkzio honek urtebete edo gutixeago eta Aita Ozerin bera izan zen azkena eman ziona.

2.- D. José Hospital Frago. Os de Balaguer (Lérida) izan zen beronen jaioterria.

1846an jaio eta Valladoliden 1916an hila.

Katedraleko Deana zen.

1905etik 1910era arte izango da Sorazuren arimako Aita.

Honi, dirudienez, hustuko dio lehen aldiz Sorazuk bere barrenalde guztia eta ondorioz laguntza handia jasoko du beronengandik.

Baina zehazkiago hitzeginez, onura horiek aurreko bi urteetan gertatu ziren, ezen gero gorriak pasa beharko ditu beronekin.

Sobera sinesbera eta naturaz gaindiko gauzetara isuria omen zen.

Hori dela eta, Cos Artzapezpikuak agindu zion Sorazuri Zuzendari hori utzi eta beste bat hartzeko, baina berari deus esan gabe.

Hiru urtez iraungo du Sor Angelesek egoera triste honetan: Zuzendariarekin behar zuen fidantzia galdu, eta beste inor ageri ez.

Orain uste du eman zizkiola Jainkoak Caspe-ko bere lagunaren beharlekuak, bere burua haren ordez sofritzeko eskaini baitzuen.

Ama Sorazu ez zela berarekin lehengoa aurki somatu zuen Dean jaunak.

Zer pasatu zen jakin ez, ordea, eta Sor Angelesen aurka jartzen da.

Direkzio izpiritualari buruz idatzi zuen eraskinean honelako ajea duten Zuzendariek egin ditzaketen kalteez mintzo da.

Izenik aipatu gabe, halere.

3. Aita Mariano de Vega, Kaputxinoa.

Berau izango da Ama Sorazuren Aita jatorra, haren beharrizanei erantzuteko txit egokiro moldatua.

Vega de Espinaredan (León) 1871n jaioa eta Madrilen 1946an hila.